Andoain 2011-11-28 14:49:45
Lekukoa jasota, 2012ko Kilometroak jaia antolatzeko lanetan ari dira Andoaingo Aita Larramendi ikastolako kideak. Arkaitz Lasa da jaiaren koordinatzaile nagusia eta hark eman ditu egiten ari diren lanaren inguruko azalpenak.
Andoain 2011-11-16 12:54:44
Kilometroak 2012 festa Andoainen egingo da datorren urteko urrian. Hori dela eta, aurkezpen ekitaldia egingo da Allurralde Kiroldegian, hilaren 18an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean.
Andoain 2011-10-25 12:54:00

Andoainen ospatuko den Kilometroak 2012aren antolakuntzan laguntzeko aukera eskaini du Andoaingo Aita Larramendi ikastolak. Izena emateko galdetegi bat erantzun behar da Internet bidez.

Klik egin laguntzaile izan nahi baduzu

Andoain 2011-10-25 12:49:23

Bi bideo hauen bitartez Kilometroak 2012 edizioak Andoainen hasieratik sortu duen ikusmina agerian geratzen da.

Bideoak: Harrera Udaletxean | Goikoplazako giroa

Andoain 2011-10-25 12:14:15
2011.10.10. "Kilometroak 12ko Antolaketa Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie  igandean egin zen lekukoaren harrera ekitaldira gerturatu ziren euskaltzale guztiei. Ekitaldi xumea izan arren Goikoplazan bildu zen jendetzak adierazten du datorren urtean Andoainen egingo diren Kilometroek babes eta laguntza handia izango dutela andoaindarren partetik eta Ikastolaren proiektua oso txertatua dagoela herrian.
Lekukoa jaso izanak, bestalde, esan nahi du Kilometroak antolatzeko lanak hasi direla dagoeneko eta aurretik lan handia dugula jakin arren, gogotsu helduko diogu erronkari".
Andoain 2011-10-25 12:12:51
2011.10.9. Goikoplazan jendetza bildu zen igande iluntzean. Plazan ehunka herritar, eta udal batzarraldi aretoan Udal ordezkariak eta baita izendapenarekin pozarren agertu zen euskaltzale ugari ere. 
Guztira 6 berri: 1-tik 6-ra, 6 berri erakusten dira
1 |
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
INKESTA
Aiurri astekarian zer duzu gogokoen?
Aiurri astekarian zer sakonduko zenuke?
Zumea plazako eskultura
Galdera: Zumea plazatik kendu eta gero, Andoaingo beste kokagune batean jartzearen alde zaude?

Azpikolako harrobia
Azpikolako harrobia irekitzea aztertzen ari da Andoaingo Udala. Ados al zaude?
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com