Andoain 2011-03-31 11:52:55
Joxe Mari Iturzaeta pala jokalari handia gogoratzeko ekitaldi sorta aurkeztu zuten joan den ostiralean Donostian. Ekitaldi ugari iragarri ziren maiatzean eta ekainean burutzekoak direnak.
Andoain 2011-03-31 11:51:44
Buruntzaldea IKT taldekoek emaitza bikainak lortu zituzten. Alde batetik, Itsaso Tolosak 100 bizkar eta 200 bizkar probatan Espainiako txapelketan aritzeko gutxieneko markak lortu ditu. Eta gauzak horrela, Iñigo Ibarbururekin batera, abuztuan Valladolid-en ospatuko den Udarako Infantil mailako Espainiako txapelketan izango da. Itsasok 2:37:54 egin zuen 200 bizkar proban eta 1:12:32 estilo bereko 100 metrotan.
Iñigo Ibarburuk, bestalde, 50 libre proban estatuko txapelketan aritzeko gutxieneko marka berria lortu zuen 27:03 denborarekin.
Andoain 2011-01-05 08:58:27
Ikusmina eragin zuen Andoaingo Lehen Kirol Galak, abenduaren 23an Basteroko auditorioa lepo beteta zegoen eta. Bizkor igaro zen Ainhoa Aiertza eta Jose Felipe Auzmendik aurkeztutako jaialdia; finalistak, saridunak, sari emaileak eta kirol taldeetako ordezkariak oholtza gainera etengabe igotzen joan ziren bitartean.
Andoain 2011-01-05 08:57:16
Ainhoa Aiertzaren kronika:
Andoain 2010-11-24 19:48:54
Urnieta 2010-11-24 19:48:29
Korrikalari herrikoia definitu beharko bagenu, Idoia Esnaola (Urnieta, 1969) aipatzea litzateke egokiena. Inguruan diren ahalik eta herri lasterketa gehienetan parte hartzen saiatzen da; hori bai, ordularirik ez du eramaten eskumuturrean, eta denbora ona egitera ez baizik eta egunaz gozatzeko asmoz joaten da horietara.
Urnieta 2010-11-15 09:47:53
Izen emate orrialdean urnieta herria aipatu zuten lasterkariak:

Andoain 2010-11-15 09:47:01
Izen emate orrialdean andoain herria aipatu zuten lasterkariak:

Andoain 2010-11-04 10:58:08
Andoain 2010-10-29 16:29:46

Urriak 30, larunbata
12:00 Lanbroa tabernan hasita trikipoteoa Goikoplaza inguruko tabernetan.
13:00 Pintxoak musutruk lanbroa tabernan.
14:30 Ubitarte zelaira kalejira.
15:30 Futbol partida Ubitarten.

Partidaren ondoren, festaren jarraipena.
 

Andoain 2010-10-26 16:21:06

Urriak 30, larunbata
10:15. Euskalduna KadM A–Inter
12:00. Euskalduna Inf.Oho–Urola
18:00. Euskalduna Jub.Oho–Ordizia

Areto futbola:
18:15. Euskalduna 3M– Orixe Tolo
19:45. Euskalduna Nac1 B–Irish Pub

Andoain 2010-10-21 09:10:04
Datorren urriaren 30ean berrogeita hamar urte beteko dira Aita Larramendi auzunea inauguratu zela. Andoaindarren artean Herriko etxeak edo Casas del pueblo bezala ezagunagoak, etxebizitza sozialaren arloan ordura arte Andoainen eman zen ekimen garrantzitsuenekotzat jo daiteke. 306 eraiki zituzten, denera.
Andoain 2010-10-21 09:09:15
Aurreko ostegunean Allurralde Kirol Patronatuko kideek ez ohiko batzarraldia deitu zuten, Ontzerrik Andoaingo futbol zelaia erabiltzeko aukera berriro aztertzeko. Abuztutik indarrean zegoen Patronatuko erabakia behin betiko eman aurretik, Agudo eta Barreiro Hamaikabat eta Ezker Batuko zinegotziek gaia berraztertzeko idatzia aurkeztu zuten. Eskaera hori kontuan hartuta, urriaren 14an ez ohiko batzarraldia deitu zuten eta bertan Ontzerriri Ubitarten jokatzeko baimena ematea onartu zen. Entrenamenduak, ordea, ezingo ditu bertan egin.
Eskualdea 2010-10-14 09:27:09
Goiz pasa egokia egiteko gonbite modukoa da eskualdeko kirol arduradunek igande honetarako antolatu duten “Buruntzaldeko ibilbideen 3. eguna” delakoa. Bertatik bertara dagoen landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera izango da. Bidezidor eta bide ezberdinak zeharkatuz naturguneak ezagutzeko eta baserri, baseliza nahiz karobiak ikusteko aukera aparta izango da.
Andoain 2010-07-01 08:28:47

Kontsejupea, FINALA:
Julen Loidi–Jon Gaztañaga      22
Jon Eskudero- Unai Maiza     16

Arrate frontoiko finalak
Benjaminak:
Jurgi Mujika–Mikel Aranburu      16
Iñaki Artola–Julen Osa     14

Alebinak:
Ander Setien–Imanol Usandizaga 16
Ander Elola–Beñat Miera     13

Infantilak 2. maila
Endika Huizi–Ander Olasagasti     15
Ander Sueskun–Jon Beldarrain     18

Infantilak 1. maila:
Aimar Arrue- Aitor Gaztañaga     13
Jon Arregi–Mikel Arberas     18

Nagusiak:
Aritz Eskudero–Jon Beloki     16
Daniel Ariztimuño–Unai Etxeberria 22

San Juan Saria, Andoain
Erremontea:

Josetxo Ezkurra-Andoni Saldias     25
Juanmarkiñena-Asier Lizarralde     35

Pala:
Ibon Altuna-Koldo Zabala     31
Ibai Iradi-Orkatz Argote     40

Zesta punta:
Carlos Aizpurua-Pedro Lazkano     33
Igor Lizasoain-Ramon Aizpurua     35

Andoain 2010-07-01 08:16:35
Mikel Iturria Segurola (1992.III.16) urnietarra hitz gutxiko gizona da, baina pozarren dagoela nabari zaio.
Andoain 2010-06-30 08:09:19
Txapelketa uztailaren 12tik 18ra burutuko da. Partidak, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara jokatuko dira, astelehenetik ostiralera Gaztetxean bertan. Atarikoa kantxa bilakatuko da. Finala uztailaren 18an jokatuko da, eta egun osoko festa egingo da. Izena emateko: Gaztetxea, Kurkutx, Ganbara, Lanbroa, Irunberri, Itzala, eta Txitibar  tabernetan. Izena Emateko azken eguna: Uztailak 10, larunbata.
Andoain 2010-06-27 13:33:40

Parte hartzea: 36 bikote.
Sailkapena:

  1. Karmen Perea-Enrique Arabaolaza 19:13
  2. Ixiar Urdangarin-Sergio Uzkudun 19:46
  3. Olatz Gabilondo-Pedro M.Muñoz 19:52
  4. Rosa Luena-Mikel Unanue
  5. Isabel Dumall-Xabin Mujika
  • Lehen andoaindarra: Leire Etxezarreta-Aitor Murua
  • Azkenak: Joana Carrillo-Juan Carlos Carrillo

Bideoa

Andoain 2010-06-22 18:46:14
Mikel Berraondo Lamarain (Soraluze, 1925) Gazteleku pilota taldeko bultzatzaile da aspaldiko urtetan. Zesta puntako atala bideratzen du, batez ere. Arrate pilotalekua bere bigarren etxea dela esan daiteke, eta bertan aritzen diren pilotari gazteak, berriz, bere besoetako semeak. 
Andoain 2010-06-22 18:37:17
Leitz kirol eta kultur elkarteak irteera berria antolatu du ekaineko azken iganderako. Adarra-Onddi inguruko monumentu megalitikoak bisitatzeko irteera bat egiteko asmoa dute mendi bizikleta erabiliz. Irteera parte hartu nahi duen guztiari irekita dago eta dohainik izango da. Igande honetan goizeko 08:00etan irtengo dira Bekoplazatik. Itzulera, berriz, eguerdiko 13:00-etarako izango dela aurreikusi dute.
Andoain 2010-06-22 18:00:49

ANDOAIN 2–0 ERRENTERIA
Ekainak 18, ostirala. Oiartzun
Larruzko paleta:
Andoain 35–22 Errenteria

Andoain: Ibai Iradi eta Jose Maria Vitoria. Errenteria: Ibon Eskisabel eta Mikel Sukia.
Pala motza:
Andoain 40–26 Errenteria

Andoain: Ibon Altuna eta Koldo Zabala. Errenteria: Mikel Mitxelena eta Ruben Pichel.

Andoain txapeldun geratu da Gipuzkoako Herriarteko txapelketan, Errenteria garaitu ostean Oiartzunen joan den ostiralean jokatutako finalean.  

Fermin Altuna prestatzailearen iritzia:
Laukotea bigarren aldiz geratu da Gipuzkoako txapeldun afizionatuen mailan, azken urtetan zazpi txandatan finalera iritsi eta gero. Pozik egoteko moduko emaitzak, inondik inora. Arrate pilotalekua luzea dela beste herrietan dauzkatenen aldean, eta abantaila horrekin jokatzen dugula leporatu izan digute batzuetan. Egia izan liteke Arraterena, baina egia ere bada kanpoko pilotalekuetan bi partida besterik ez dituztela galdu; irabazi gainerakoak.

Talde bezala parekorik ez edukitzeaz gain, banaka-banaka hartuta ere Gipuzkoako onentxoenetakoak direla erakutsita dute soberan. Aurreko batean, adibidez, Iradi eta Altunak Bilboko Deportivon profesionalak diren Aierbe eta Oiartzabalekin batera jokatu zuten Urnietan, jaialdi batean. Bada, egoki samar defendatu zirela aitortu behar da. Profesionaletara zergatik ez diren pasatzen? Horretarako norberak eduki ditzazkeen kirol dohainez gain, ogibidea, familia… eta bestelako faktoreak hartu behar direlako kontuan.
Lauak pilotari bezala honela definituko nituzke, banaka hartuta. Bitoria, eskarmentu handiko atzelaria da; segurua eta egokia posturetan, oso erraz moldatzen dena Arrate bezalako pilotaleku luzera. Zabala ere atzelari segurua da, jotzaile handia; azkarra da sakea txokora, zabalera…, bidaltzeko, eta badaki aurkariei min handia ematen; Anoetako pilotalekuan aritzen da eta leku motzetara egokitzen ikasi du. Iradi lauetan teknikoena izango da, trebea pilota behar den tokira bidaltzen; pilotaleku motzera moldatzen da egokien. Altuna, azkenik, jotzailea da berez, txikitzen dakiena postura onean harrapatzen duen pilota; pilota ondo kolokatzen jakitea falta zaio, beharbada.

Piloteoak luzeak direnean batez ere gozatu ohi da palaren modalitatearekin, eta zera esan dezaket, bai lau pilotari horiek baita Gaztelekuko gainerakoak ere kapaz direla ikuskizun politak eskaintzeko pilotalekuetan. Lastima da, baina publiko gutxi bertaratzen da Arratera horiek ikustera. Nahi izanez gero, Andoaingo pilota zaletuek Sanjuanetan, hilaren 26an, daukate aukera ederra pala, zesta punta eta eskuko finalekin gozatzeko.

Andoain 2010-06-08 12:36:38
Andoain 2010-05-10 11:07:36
Euskalduna futbol taldeen asteburuko emaitzak:
Andoain 2010-05-03 09:57:48
Ohorezko Erregionala: Euskalduna  1–4 Oiartzun
Ohorezko Jubenila:  Euskalduna 2–3 Elgoibar
1. Kadetea “A”:  Euskalduna 1–Ilintxa
1. Kadetea “B”:  Idiazabal 5–0 Euskalduna
Ohorezko Infantila:  Ostadar 2–1 Euskalduna
Infantila: Euskalduna  9–2 Landetxa
Erregionala Neskak:  Lazkao 6–1 Euskalduna
Kadetea F-8 Neskak: Amaikak Bat - Euskalduna
Infantila F-8 Neskak: Euskalduna  5–1 Beasain
Alebina: Ilintxa  2–3 Euskalduna
Areto Futbola, Nazional “B”: Aldaz 5–4 Euskalduna
Areto Futbola, 2. Maila: Errexil–Euskalduna
Andoain 2010-05-01 16:43:03
Euria ari zuela irten dira lasterkariak. Lehenan helmugara iristean sekulako euri jasa botatzen ari zen. Hona, proba amaituta taldeko argazkia.
Andoain 2010-04-29 11:37:35
Andoain 2010-04-29 08:26:36

Javier Gallo (Bilbo, 1952) goi mendietan arin ibiltzeko hasi zen korrika orain 30 bat urte, galtza motzak ia inork janzten ez zituenean. Bere curriculumean ehunka lasterketa eta gailur pilatuta dauzka. Bixente Huizi kross memoriala da bere hitzordurik hurbilena, asteburu honetan hain zuzen.

XXXII. Kros herrikoia
Bixente Huizi memoriala
Maiatzak 1, larunbata. 10:30.

IBILBIDEA: Zumea plaza–BBVA Santa Krutz ermita-BG-Etxeberrieta-Karrika-Etxeberrieta-Zumea plaza, helmuga.
Gizonezkoak: 3 itzuli, 10 Km.
Emakumezkoak: 2 itzuli, 6,75 Km.

Urnieta 2010-04-29 08:18:20
Urtzi Telleria, Telleria II, aurreko igandean pozarren zegoen Adunako “Gorostidi Harria” jaialdiaren amaieran. Pisu txikian, 150 kiloko zilindro zaharrarekin txapela lortu baitzuen. Lan bikaina eginez gainera, harria bost minutuko denbora tartean hamahiru aldiz bizkarreratu zuelako. Altxaldi kopuru horrekin sailkapeneko lehen postua lortu zuen.
Aduna 2010-03-17 09:04:42
Ostegun arratsaldero, eskolatik atera eta pilota eskolara joaten dira Adunako gaztetxoak. Gustura aritzen dira Luis Mari Sorarrain irakaslearen agindupean.
Guztira 314 berri: 1-tik 314-ra, 30 berri erakusten dira
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
INKESTA
Aiurri astekarian zer duzu gogokoen?
Aiurri astekarian zer sakonduko zenuke?
Zumea plazako eskultura
Galdera: Zumea plazatik kendu eta gero, Andoaingo beste kokagune batean jartzearen alde zaude?

Azpikolako harrobia
Azpikolako harrobia irekitzea aztertzen ari da Andoaingo Udala. Ados al zaude?
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com