Iritzia:
Goio Telletxea La Personnalité.com web diseinatzailea
Aiurri sozial eta biziago bateruntz
Aiurri.com webguneak Ibilbide bat egina du jada sarean eta eduki ugariz dago hornituta. Ederki. "Ta aurrera begira zer?" litzateke galdera.

Urte baten epean YouTube. com-en 60 bideo jarri ditu Aiurrik. Bertan egotea abantaila argia da bideoak partekatu, aurkitu, iruzkindu eta zabaltzeko. Paperezko aldizkari bat izanik bideo formatuko edukiak eskaini ahal izatea bada pauso bat. Eta bide horretatik segitzea komeni da. Geurean gertatzen direnen berri formatu ezberdinetan erakusten eta sareak dituen tresnak ondo profitatzen.

Edukiak sortu, aberastu eta zabaltzea, ordea, gaur egun ez da hedabideen eskuetan solik dagoen zerbait. Irakurleetako asko internauta ere bagara, eta dugun gaitasunari online aurki daitezkeen aplikazioak gehitzen badizkiogu aukera berriak sortzen dira. Une benetan soziala bizi du sareak eta honen ahalbideak baloratzea ideia ona litzateke.

Internet elkarrizketa dela esan ohi da. Sareaz baliatuz Aiurri eta irakurleon arteko gerturatze batek onura asko ekar litzake:

Aiurrik gurekin osatzen duen komunitatea sendotu dezake hasteko. Elkar ezagutza indar genezake. Harremanaren interakziotik ideia eta proposamen berriak jaso eta sortu ditzakegu.
Iritzia partekatzeko aukera, hots, elkarrizketa sortzeko abiapuntu xume bat.

Aberatsagoa den informazio iturri berri bat gehitzea. Bai Aiurri berarentzako zein komunitatea berarentzako ere.

Jakituria/Ezagutza partekatu/zabaldu.

Irakurleok dugu eraldaketa hau martxan jartzeko boterea. "We are the media" (Gu gara hedabidea). Irakurle huts izatetik online komunitate bateko erabiltzaile/eragile izatera pasatzeko metamorfosia egingo dugu? Saia gaitezen pixkanaka.

Lehen pauso bat emango dugu. Flickr.com (http://www. flickr.com) argazki komunitate zabala da. Bertan, zuetako asko egongo zarete ziurrenik ta Aiurrik bertan taldea ireki du jada argazkiak partekatu ahal izateko. Ziur baduzuela zer erakutsia. Hau da gure taldea: www.flickr.com/groups/aiurri
 
2010, iraila
As. As. As. Ost. Ost Lar Ig.
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
<< >>
 
ARGAZKI BILDUMAK
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com