Iritzia:
Antselmo Larrarte
Oroitzapenak
Larraulgo errian ere aldaketak etorri dira urteen juanean beste errietan bezela.
1930ko urtean 280 biztanle zituan Larraulek 36 baserrietan banatuta. Garai artan Udalaren asmo nagusia baserri guztietara ura jartzea zen, ordurarte erosoen zegoen iturrietara joan etorrian ibili bearra zuten. Erabilienak, Urbeltza, Txorroalde, Iturritxiki, Ondarra eta besteren bat; bozaberak ere bazituzten teilatuetako urak jasotzeko. 1927an artu zuen Udalak erabakia mendian zeuzkan lur sailak saldu eta egin bearrekoak egiteko. Udal batza osatzen zutenak Jaun auek ziran: Jose Aginalde alkatea eta zinegotziak: Juan Ariceta, Jose Elola, Lazaro Tejeria eta Juan Jauregui, Dario Esnaola idazkari zutelarik.
44 lote edo lur puska jarri zituen subastan Udalak eta bost ez besteak salduak izan ziran. Baloraketa 30.255 pezeta izan bazen ere, subastaren eraginez 34.255 pezetako dirutza eskuratu zuten. Aietatik udaletxea suak erreta berria eraikitzen 15.000 pezetaren zorra egina zeukaten eta ura ordaindu eta geratu zenarekin uraren ekarrera eta jartzea egin zuten.
Beste proiektu bat erabili zutena baita aurrekontua egin ere, Murgil mendia sartaldetik sortaldera zulatu eta zuzenean ura pasatzea izan zuten. Zulatzaileak Asteasutik agertu ziran, Jose Maria Txapartegi eta bere lagunak meategian ondo ikasiak aurrekontua egin zutenak. Txapartegiren esanetan lerkaria oso merke omen zen garai artan. Tamalez danak enizkion gogoan artu Txapartegiri. Metroko 15 pezeta inguruan zan aurrekontua, iru lagun goizean etorrita metro bat zulatu gabe ez omen ziran etxera joango. Orduan ere betiko arazoa: Fraideen dozenak etziran nonai izaten.
 
2014, abuztua
As. As. As. Ost. Ost Lar Ig.
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
<< >>
 
ARGAZKI BILDUMAK
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com