San Bartolome eguna aurrera doa Larraulen. Goizeko meza eta txirrindulari frogaren ostean, hamaiketakoa izan da Katillutxulo elkartean eta segidan, baita ahari jokoa ere. Arratsaldeko 18:00etan idi frogak izango dira eta trikitilxa ondoren. Gauean plazako dantzaldiarekin aurtengo ospakizunei amaiera emango zaie.
Abuztuak 24, San Bartolome eguna. Sanesteban festak bukatu berritan, San Bartolome eguna ere egitarau zabalarekin ospatuko dute Larraulen. Hara gaurko ekitaldiak:
11:00 Meza nagusia.
11:30 Txirrindulari igoera.
12:00 Hamaiketako herrikoia Katillutxulo elkartean.
13:00 Ahari jokoa.
18:00 Idi frogak.
20:00 Erromeria Solano eskolako trikitilariekin.
22:30 Dantzaldia Urarte taldearekin.
Larraulgo festak giro alaiean hasi zituzten San Inazio eguneko goizeko 11tan. Herritarrez osaturiko txarangak plaza euskal kantuz alaitzen zuen bitartean, beste hainbat herritarek tiro al platoa izan zuten gozagarri.
Egitarau osoa, egunez egun, Agenda atalean ikusgai
Larunbatean egin zuten Larraulgo ekomuseoaren herritarren aurreko aurkezpena.Elizako grisalla, museo etnografikoa, tailerrak, ibilaldia, Txuringadiko errotara bisitaldia, herri bazkaria..., ekitaldi sorta zabala prestatu zuten Ekomuseoa ezagutarazteko. Bolatoki berriaren estreinaldia ere egin zuten. Eguraldia lagun, egun ederra pasa zuten larrauldarrek.
Gaur egoizean egindako ekitaldian aurkeztu dute Larraulgo Ekomuseoa. Herriko baliabide ezberdinak eskaintza bakarrean batuta, bisita osatua eskainiko diete bisitariei. Zazpi herritarrek osatutako DINA7 kultur elkarteak hartu du Ekomuseoa prestatu eta kudeatzeko ardura.
EAJ alderdiko Garbiñe Mendizabal, Hezkuntza batzordeburua eta Luke Uribe-Etxebarria; PP alderdiko Ramon Gomez eta EAko Jexux Mari Larrazabal Larraulen izan dira gaur goizean, eskola ezagutzeko asmoz. Udaleko kideek eta guraso elkarteko kideek izan dute legebiltzarkideei harrera egin eta euren hezkuntza proiektua erakusteko ardura.
Eusko Jaurlaritzak geratuta du Larraulgo eskola txikiaren proiektua eta gerturatutako legebiltzarkideek euren babesa eskaini diete larrauldarrei.
Azken aldi honetan lapurreta ugari izan da taberna eta merkatalgune ezberdinetan. Segurtasun ezarekin kezkatuta bizi al zara Urnietan?