Asteasu 2010-09-02 09:03:02
Joan zen abuztuaren 20an zabaldu zituzten Asteasuko igerileku irekiak. Eguraldi eguzkitsua lagun, aitzakia polita izan zen inaugurazio ekitaldira joan eta lehen bainua hartzeko. Lamiategi bailaran eraiki dituzten bi igerilekuek belardi zabala dute inguruan eta baita 10:00etatik 22:30etara zabalik egoten den taberna ere, zeinetan edatekoaz gain jaten ere ematen duten (plater konbinatuak, ogitartekoak, pintxoak, anoak, entsaladak...). Irailaren amaiera arte zabalik egongo da igerilekua nahiz taberna, eguraldiak laguntzen badu behintzat.
Asteasu 2010-09-02 09:00:28
Oporraldiaren aurreko azken aldizkarian Asteasuko haurreskolako hainbat guraso eta hezitzailek sabaiaren erorieraren inguruan euren iritzia azaldu zuten. Hauxe Asteasuko Udal Gobernu Batzordearen erantzuna.
Asteasu 2010-07-19 12:34:36

Asteasuarrak ere Ehunmilak proban izan ziren. Ezker eskuin: Jose Luis Ferreira Mouro (47:13:01 ordu), Txomin Otegi, Jokin Txapartegi eta Iñaki Sarasua.

Bideoa: Ehunmilak, parte hartzaile guztiak irteeran

Asteasu 2010-07-15 08:53:38
Iragan martxoaren 26an, Asteasuko haurreskolako sabaia erori egin zen haur nahiz hezitzaileak bertan zeudela. Hainbat guraso eta hezitzaileek gaiaren inguruko euren ezadostasuna azaldu nahi izan dute.
Asteasu 2010-07-15 08:50:36
Todd Mack Stanfordeko unibertsitateko irakaslea, Beterri-Aiztondon ibili da azken asteotan, oroimen historikoan oinarritutako literaturak irakurleengan sortutako eraginak aztertzen.
Asteasu 2010-07-07 09:12:29
Taldekako pistako jarraipen txapelketa nazionalean zilarrezko domina eta Euskadiko errekorra eskuratu zituen Odei Gil Irungo Ristorante Ilcampo taldeko txirrindulariak, bere marka hobetzea lortu zuen Galapagarko belodromoan jokatu zen nazionaletan, selekzioko taldekideekin batera, Euskadiko taldea jubenil txirrindularitzako unerik onenean dagoela erakutsiz. Berriz ere hainbat marka eskuratu zituzten. Odeik asko hobetu duen arren, oraindik ere hoberena emateko duela aipatzen dute adituek. Zorionak mutil!
Asteasu 2010-07-05 09:46:04

Atzo amaitu ziren Asteasuko Sanpedro jaiak. Ekintza ugari eta giro ona nagusitu dira jaien lehen zatian nahiz bigarrenean. Ostiralean koadrilen eguna izan zen eta plazako bazkariarekin eman zioten hasiera herritarrek asteburu luzeari. Gauen herri afariaren txanda izan zen. Atzo, besteak beste, herritarren arteko herri kirol jaialdiarekin amaitu ziren jaiak, hurrengo urtera arte.

Uztailaren erdialdean Santamarinako jaiak izango dira orain.

Argazki gehiago ikusi

Asteasu 2010-07-02 09:17:31

Greba orokorrak ez zituen Asteasuko San Pedro jaietako ekintzak bertan behera utzi eta festa izan zen nagusi goizetik hasita. Gainerakoan, herritarrak izan ziren protagonista arratsaldean ere, musika emanaldi eta kalejiran.

Jubilatuen eguna  eta atseden egunaren ondoren, gaur ekingo zaio berriz ere festari. Ikus egitaraua.

Argazkiak: San Pedro egunaArgazkiak: Haurren eguna

Egitaraua | Lehen musika emanaldia | Futbol txapelketa

Ramon Aiertza | Goitibeherak

Asteasu 2010-07-01 15:43:44
Liburuak, aldizkariak, goxokiak, opariak, fotokopiak..., zerbitzu ezberdinak bateratzen ditu zabaldu berri duten dendak. Laster, tabakoa ere izango dute salgai.
Asteasu 2010-06-28 13:46:11
Uztailak 2, ostirala. 16:00. Gaztetxo talde baten zaletasunetik jaio zen goitibehera jaitsiera, duela hiru urte. Urtetik urtera indarra hartzen ari den ekitaldia da.
AGENDA
ZORION AGURRAK
  • ZORIONAK
    Ioritzek  5 urte beteko ditu irailaren 8an. Zorionak bihotza maite zaitugu aitatxo, amato eta odei
  • ZORIONAK IRATXE
    Iratxe Mateos Zeberiok irailaren 8an 10 urte beteko ditu. Ondo ondo pasa zure urtebetetze egunean, muxuak, etxekoak.
  • Zorionak Mirene!
    Datorren irailaren 8an Mirene Iraola Trekuk 10 urte beteko ditu. Aurten ez zara belarri tirakadaz libratuko! Muxu handi bat eta zorionak ttiki! Etxekoak
  • ZORIONAK
    Elorrik bost urte bete zituen abuztuaren 10ean, aitatxo Iñakik abuztuaren 26an ospatu zuen urtebetetzea eta Eraitzek, hiru urte egingo ditu irailaren 10ean. Ondo pasa hirukote! Muxu handiak etxekoen partetik!
  • ZORIONAK IBAI
    Ibai Estangak irailaren 10ean 8 urte beteko ditu. Zorionak bihotza. Ondo pasa zure urtebetetze egunean. Muxu handiak zuretzako. Aita, Ama, Aitor eta Xarparen partetik.
  • ONGI ETORRI UNAI
    Unai Lopez Pastoriza uztailaren 11an jaio zen. Zorionak aitatxo, amatxo eta Alain anaiari. Muxu handi  bat zure familiaren partetik
  • ZORIONAK
    Bixente Ibañez eta Gloritxu Igarategik urrezko ezteiak ospatu zituzten abuztuaren 6an. Zorionak maite zaituzten familiaren partetik.
  • ZORIONAK MADDI
    Irailaren 15ean Maddi Suarezek 15 urte beteko ditu. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partetik eta segi horrelaxe... txintxo eta jator!
  • ZORIONAK
    Karlos Jauregi Zarragak 12 urte beteko ditu irailaren 15ean. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partetik.
  • ZORIONAK ARITZ
    Aritz Ezeiza Usabiagak 11 urte bete zituen abuztuaren 21ean. Zorionak aitona Esteban eta amona Mirenen partetik.

  • ZORIONAK AMONA MIREN
    Abuztuaren 10ean urteak egin zituen. Milesker Miren Aiurriko egoitzara alaitasuna ekartzeagatik!
  • ONGI ETORRI
    Ongi etorria uztailaren 29an munduratu zen Xexili Jütteni, eta zorionak Zorione bere amonari. Adiskideen partetik
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
INKESTA
Aiurri astekarian zer duzu gogokoen?
Aiurri astekarian zer sakonduko zenuke?
Aiurri astekariaren diseinua gustoko duzu?
Aiurri hamaboskariaren diseinu berria gogoko duzu?
Beterri-Aiztondoko Aiurri hamaboskariak itxura eta mamia berrituko du egun hauetan. Lehen irakurtaldian iritzia ematera ausartuko zinateke?
Lapurretak eta segurtasuna Urnietan

Azken aldi honetan lapurreta ugari izan da taberna eta merkatalgune ezberdinetan. Segurtasun ezarekin kezkatuta bizi al zara Urnietan?

Zabor bilketa Urnietan, zer nahiago duzu?
Herri galdeketa egin da Usurbilen. Urnietan ere adi-adi jarraitzen ari dira prozesu osoa. Zein zabor bilketa nahiago duzu Urnietan?
Zumea plazako eskultura
Galdera: Zumea plazatik kendu eta gero, Andoaingo beste kokagune batean jartzearen alde zaude?

© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com