Urnieta 2008-08-17 21:09:44
Atzo arratsaldean Donostian ospatu zen lehenengoz emakumeen Euskadiko harrijasotzaileen txapelketa. Bi harrijasotzaile aurkeztu ziren bertara: Miren Urkiola bizkaitarra eta Marijo Sardon urnietarra. Zozketa egin ondoren lehenengo lanean astea egokitu zitzaion Marijori eta bost minutuko txandan 13 aldiz jaso zuen 100 kiloko harri zilindroa, ondoren Mirenek 12 aldiz. Bigarren bost minutuko saioa 63 kiloko bolarekin egin zuten, harri horri Marijok 31 altxaldi eman zizkion eta Mirenek 28. Azkenean, sailkapena egiteko kiloen gehigeta egin zen; bi txandak kontutan hartuta, Marijok 289 kiloko abantaila lortu zuen, eta ondorioz lehenengo Euskadiko txapela bereganatu zuen. Hala ere ez du geldirik egoteko asmorik. Hurrengo errekor saikaera Iruran egitekotan da. Bertan, oraindaino emakume batek inoiz bizkarreratu gabeko 100 kiloko bola altxatzen saiatuko da. ZORIONAK MARIJO!!!
Zizurkil 2008-08-17 14:45:23

Eguraldia ez zuten lagun izan baina honek ez zuen urteroko kirol-zita zapuztu Zizurkilen. Ezegonkortasunaren aurrean, udaletxe ondoko belazean beharrean, frontoian egin zituzten herri kiroletako probak. Honela, hamazazpi partehartzaile elkartu ziren kantxaren erdian. Eta hauen erakustaldiaz gozatzera gerturatu ziren ikusleak ere asko izan ziren.

Aduna 2008-08-16 11:36:59

Abuztuaren hamalaugarrena eta euriak ez zuen atseden hartu. Are gehiago, indarrez aritu zen Adunako jaiak bustitzen. Gaueko hamaiketatik aurrera, kontzertuen tartea zegoen iragarrita. Zuzenean aritu behar zuten Nerea eta Beñat, Desordutan eta Lain taldeak. Tamalez, euria tartean sartu zen eta Desordutan eta Lain-ek ezin izan zuten eszenatoki gainean agertu.

Andoain 2008-08-04 17:18:40

Uztailaren azken egunean hasi ziren Andoaingo Goiburu auzoko jaiak. Nagikeriak albo batera utzi eta goizean goiz ekin zioten jaiari. Seiak eta laurdenetan abiatu ziren baserriz baserri oilasko biltzaileak. Umore onean eta trikitixaren doinuaz lagunduta, eguerdira bitartean ibili ziren.

Larraul 2008-08-04 13:05:09

Abuztuaren lehen egunarekin batera hasi ziren Larraulgo San Esteban jaiak. Hiru eguneko egitarau oparoaren baitan, lehen eguna haurren paradisu izan zen. Haur-parkea frontoian, duathloia eta buruhandiak izan zituzten besteak beste.

Villabona 2008-08-04 11:44:24

Santio egunez jokatu zen Villabona-Amasa eta Asteasuren arteko Xiba lehiaketa. Lehia oso orekatua izan zen baina sokatirako azken frogan jokatu ziren bi puntuek, Asteasura eraman zuten garaipena. Ez zen, ordea, lan erraza izan. Villabonatarrei ez zitzaien antzeman zazpi egunetako jaien zama eta nekerik; fin aritu ziren guztiak ere.

Villabona 2008-08-01 17:08:07

Santio jaietako hirugarren eguna berezia izan zen askorentzat. 300 lagunetik gora bildu ziren Inude eta Artzainen konpartsa herrikoian. Eguraldi onak lagunduta, aparteko festa giroa nagusitu zen Villabonako kaleetan.

Andoain 2008-08-01 17:07:35

San Inazio egunez amaitu ziren Andoaingo Etxeberrieta auzoko jaiak. Bukatu bai, baina ez edonola. Bazkari paregabea, "Los Rubi" taldearen musika dantzagarria eta omenaldiak izan zituzten jaien azken txanpan.

Andoain 2008-07-29 13:19:34
Uztailaren 30ean, asteazkenarekin, Andoaingo Udalak Arrantza Eskola eta Uraren Interpretazio gunearen inaugurazioari ekingo dio. Otita parkean aurkitzen da eraikina eta Udalak babesle lanetan alboan izan ditu Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. 11:30etan hasita eraikin berria ezagutu ahal izango da.
Villabona 2008-07-27 22:40:38

"Atari bizi" lehiaketaren bidez, Villabona eta Amasako balkoi eta atari politenak saritu ziren. Epaimahaiak, originaltasuna, itsura eta dibertsitatea hartu zituen kontutan. Irizpide horiek jarraituz, Maria Jesus Goia Ezenarroren balkoia izan zen lehenengo sariduna.

AGENDA
ZORION AGURRAK
  • ZORIONAK
    Garazi Lopez Ubillosek abuztuaren 14ean 18 urte beteko ditu, Gorane Lopez Romanek uztailaren 17an 9, eta Xabat Lopez Romanek abuztuaren 26an 5 urte. Zorionak hiruroi eta muxu handi handiak
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
INKESTA
Zumea plazako eskultura
Zumea plazan dagoen eskulturaren inguruko iritzia eman ezazu:
Zein gai nabarmenduko zenituzke Aiurri argitalpenetan?
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com