Asteasu 2010-09-02 09:03:02
Joan zen abuztuaren 20an zabaldu zituzten Asteasuko igerileku irekiak. Eguraldi eguzkitsua lagun, aitzakia polita izan zen inaugurazio ekitaldira joan eta lehen bainua hartzeko. Lamiategi bailaran eraiki dituzten bi igerilekuek belardi zabala dute inguruan eta baita 10:00etatik 22:30etara zabalik egoten den taberna ere, zeinetan edatekoaz gain jaten ere ematen duten (plater konbinatuak, ogitartekoak, pintxoak, anoak, entsaladak...). Irailaren amaiera arte zabalik egongo da igerilekua nahiz taberna, eguraldiak laguntzen badu behintzat.
Asteasu 2010-09-02 09:00:28
Oporraldiaren aurreko azken aldizkarian Asteasuko haurreskolako hainbat guraso eta hezitzailek sabaiaren erorieraren inguruan euren iritzia azaldu zuten. Hauxe Asteasuko Udal Gobernu Batzordearen erantzuna.
Villabona 2010-09-02 08:57:01
Segiren aurkako auziaren baitan, iragan azaroan atxilotu zuten Mikel Ayestaran herritarra. Zortzi hilabete Navalcarneroko espetxean preso egon ondoren, uztailaren amaieran fidantzapean aske geratu zen.
Aduna 2010-09-02 08:52:12
Irailaren erdialdera Mugikortasun Astea ospatuko da Tolosaldean. Ekimen horren baitan antolatu da Adunan erregaia aurreztuz gidatzeko ikastaroa. Iaz ere, bertan egin zen ikastaro hori eta izandako arrakastari erantzunez, berriz antolatzeko erabakia hartu dute.
Villabona 2010-09-01 20:07:20

Gaur eguerdiko 12:45etan hil da Josune Arretxe Zugarramurdi amasarra. Gaixotasun larri batek eraman du 28 urteko gaztea. Neska saiatua eta langilea zen, irekia eta atsegina. Historia ikasketak egin zituen Gasteizen, entzuten eta hizketan zekien neska adoretsuak. Azken legealdian Villabonako ANV-EAEko Udal taldeko zinegotzi lanetan aritu da, Mendiak eta Ingurumena, Ongizatea eta Emakumea batzordeetako buru. Gai potoloen aurrean ez zen kokiltzen eta aurrez aurre aritzea gustatzen zitzaion.

Bihar, arratsaldeko 19:00etan, Amasako San Martin elizan izango dira Josune agurtzeko hileta ospakizunak.

Argazki gehiago ikusi

Josuneren kronikak: Amasatik Hiru Erregeen Mahaira  / San Juan sua Amasan

Josuneren hitzak Aiurri aldizkarian: Remi Ayestaran Udal kidearen inguruan

Santiago egoitzaren inguruko gatazka

El Salvadorreko Segundo Montes komunitatetik bueltan

Villabona 2010-09-01 10:17:18
Biltoki Jubilatu elkarteko zuzendaritza batzordea bi irteera prestatzen ari da. Batetik, irailaren 16an, ostegunarekin, egun osoko txangoa egingo dute Arantzazura. Egun horretan, Oñatiko Jubilatuen egoitzan gosaldu eta gero, Arantzazun meza entzungo dute. Eguerdian Kiruri Loiolan bazkaldu eta Zumaian pasiatu ondorenean itzuliko dira etxera. Bestalde, Benidormera bidaia antolatzen ere ari dira urriaren 30etik azaroaren 13ra. Aukera hori heldu nahiz gazteentzat zabalik dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Izena ostirala arte eman daiteke Jubilatuen egoitzan 11:00tatik 12:30etara. 
Zizurkil 2010-08-31 18:23:32
Irailaren 8tik 12ra jaia nagusituko da Zizurkilen. Jai batzordeak egitarau oparoa prestatu du adin ezberdineko herritar nahiz bisitariei zuzenduta. Jarraian nahiz agenda atalean (egunez egun banatuta) egitaraua:
Zizurkil 2010-08-31 13:11:42

Irailaren 8an, arratsaldeko 19:00etan ekingo zaio Zizurkilgo kros mistoari. Ordubete lehenago zabalduko dute izena emateko tartea eta ondoren, plazan bilduko dira korrikalariak, saioari ekiteko. Zazpi kilometro inguruko ibilbidea bete beharko dute partaideek, bikoteka.

Andoain 2010-08-31 11:46:51
Andoaingo Udal liburutegiak literatura solasaldiak antolatzeko asmoa du. Zenbait pertsona hilean behin elkartuko dira, denek irakurri duten liburuaz aritzeko. Liburuaren irakurketa pertsonala eta intimoa izango da, nork bere etxean edo ahal edo nahi duen lekuan.
Eskualdea 2010-08-29 19:18:41

Gaur eguerdian egin da Berrobin bertako Herri Krosaren VIII. edizioa. Eguraldi bikainarekin 88 lasterkarik 5 itzuli eman dizkiote 1500 metroko zirkuitu zoragarri bati, zazpi kilometro eta erdiko ibilbidea osatuz. Irabazlea, Imanol Cruz donostiarra izan da 23:50ko denbora eginda. Emakumeen kategorian, Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan da azkarrena 30:29ko denborarekin. Eskualdeko hainbat lasterkari izan da Berrobin, hona hemen sailkapenak:

Villabona 2010-08-27 10:32:28

Irailaren 18 eta 19an Aigüestortes parke naturalera irteera antolatu du Aizkardi mendi elkarteak.

Irailak 18, larunbata: Arties-etik abiatu eta Restanca (2000m) laku eta aterpetxera iritsi. Handik 2400 metrora kokatutako lakuetara igo eta Port de Caldes-etik Colomers (2171m) aterpe etalakurajaitsiko dira, bertan afaldu eta gaua igarotzeko.

Irailak 19, igandea: GR10a jarraitu Port de Reterara (2600m) igo arte.Raterako tontorrera igotzeko aukera izango da (2863m). Handik Saboredoko aterpera jaitsi (2310m) ondoren, Gelat lakutik (2490m) 2587 metroko tontorrera igoko dira.Gerber bailaratik egingo dute jaitsiera La Peulla (Bonaiguaren ondoan, 1935m) amaitzeko.

Informazio gehiago edota izena emateko 649 717 182 telefono zenbakira deitu abuztuaren 30etikirailaren 14a arte (20:00-22:00). Gainerakoan, Aizkardi elkartean ostegunetan (21:00-22:00).

Villabona 2010-08-25 18:13:25

Irrintzi elkarteak Villabonako Udalaren babesean urtero antolatzen duen Azoka berezia irailaren 11n izango da Errebote plazan, 09:00etatik 14:00etara. XV.a aurtengoan. Urtero bezala, eskaintza zabala izango da: jaki eta edariak nagusituko dira eta lehen hiru postu onenentzat sariak banatuko dituzte Udaleko kideek eta antolatzaileek. Eskualdeko elkarteen arteko urteroko Isats Gisatuen lehiaketa ere izango da eguerdian eta Irrintziko kideek hamaiketakoa eskaintzeko taberna ere jarriko dute.

Larraul 2010-08-24 17:06:53

San Bartolome eguna aurrera doa Larraulen. Goizeko meza eta txirrindulari frogaren ostean, hamaiketakoa izan da Katillutxulo elkartean eta segidan, baita ahari jokoa ere. Arratsaldeko 18:00etan idi frogak izango dira eta trikitilxa ondoren. Gauean plazako dantzaldiarekin aurtengo ospakizunei amaiera emango zaie.

Argazki gehiago ikusi

Zizurkil 2010-08-24 12:51:59

Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, festa giro ederra gailendu zen Zizurkilgo Andramari jaietan. Herritarren arteko herri kirol lehiak ikusmin handia piztu zuen. Lau neska mutil bikoteren arteko sega lehiak eman zion hasiera ikuskizunari eta harriari tirak, zortzi mutil eta Areta baserriko behorraren arteko dema politak eman zion jarraipena. Trikiti lehiaketa, oilasko jokoa, herri afaria, pilota, haur ekitaldiak, idi demak, musika, dantza... festarako aitzakia ugari izan zen abuztuaren 13tik 16ra. 

Oilasko jokoa, Umeen ekitaldiak, Txupinazoa, Herri kirol lehia, Idi demak, Trikitixa txapelketa, Musikari gazteen emanaldiak, Bertso saioa, Katerik gabeko bizikleta jaitsiera

 

Villabona 2010-08-24 10:01:38
Oinkari dantza taldeko arduradunek Gurea antzokiko leihatilan itsatsita jarri dituzte 2010-2011 ikasturterako dantza eskolan izena eman duten dantzarien zerrendak. Bertan, adinka sailkatuta, entsegu egunak nahiz ordutegia ageri dira.
Larraul 2010-08-24 09:51:21

Abuztuak 24, San Bartolome eguna. Sanesteban festak bukatu berritan, San Bartolome eguna ere egitarau zabalarekin ospatuko dute Larraulen. Hara gaurko ekitaldiak:

11:00 Meza nagusia.

11:30 Txirrindulari igoera.

12:00 Hamaiketako herrikoia Katillutxulo elkartean.

13:00 Ahari jokoa.

18:00 Idi frogak.

20:00 Erromeria Solano eskolako trikitilariekin.

22:30 Dantzaldia Urarte taldearekin.

Urnieta 2010-08-22 20:55:55
Mikel Iturria txirrindulari urnietarrak garaipen berri bat lortu zuen atzo izugarrizko beroarekin Ibarran egin zen proban. Hirutan igo zuten Altzo eta behin Larraitz eta izandako sapa zela eta, oso gutxi izan ziren helmugara heldu ziren txirrrindulariak, Mikel guztien artean azkarrena izan zelarik. Urte oparoa ari da izaten Andoaingo taldeko urnietar gaztearentzat eta dagoeneko txapel ugari lortuak ditu. Zorionak Mikel! 
Andoain 2010-08-20 15:12:06
Realeko jokalari-ohia den Iñigo Idiakez donostiarra izango da Euskalduna taldearen entrenatzailea datorren hilean hasiko den denboraldi berrirako. Abuztuaren 29an egingo den Larramendi torneoan (Euskalduna-Ostadar-Tolosa) hartuko du kargu berria. Idiakez, hamar urtez Realeko jokalari izan zen eta ondoren, Oviedo, Rayo Vallecano, Derby Country eta Southampton taldeetan jokatu zuen. Iaz, Añorgako jubenil mailako entrenatzaile izan ondoren, azken denboraldian talde andoaindarrak galdutako kategoria berreskuratzeko helburuarekin dator.
Andoain 2010-08-18 17:11:04
Igandean egin zen Buruntzako magalean San Roke krosaren edizio berri bat. 6,2 kilometroko lasterketa aldapatsuan Fernando Etxegarai, atleta beratar ezaguna izan zen azkarrena, 27:05ko denbora eginda. Emakumeen kategorian Nerea Amilibia aiarra izan zen garailea 33:18ko denborarekin. Eskualdeko lasterkari ugari izan zen mendi lasterketan. Hona hemen sailkapenak:
Aduna 2010-08-16 22:37:20

Axeri dantzarekin eman zien hasiera jaiei aurten ere, urteroko legez Adunako gazteek.

 

Andoain 2010-08-16 16:07:39
Bart goizaldeko 03:30etan piztu da sua, eta kiskalita geratu dira oraindik izenik jakitera eman ez den enpresa bereko bi ibilgailuak. Herrizaingo Sailak dio nahita eragindako sutea izan dela baina oraindik ez dakite kale indarkeria den ala ez.
Zizurkil 2010-08-14 17:11:10

Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, giro ederrean hasi ziren atzo Zizurkilgo jaiak. Goizeko 07:00etan atera ziren oilasko biltzaileak eta eguerdian, Bernarda Usabiagak botatako suziriak eman zien hasiera ofiziala jaiei. Jende asko bildu zen plazan oilasko jokoa ikusteko eta amaieran, dantza saio polita eskaini zuten herriko gazteek. Arratsaldean, herriko haurren arteko pilota partida bizi-biziak izan ziren ikusgai eta ondoren, katerik gabeko bizikleta jaitsiera egin zuten. Umeen eguna ospatuko dute gaur Zizurkilen.

Ikusi gaurko egitaraua

Oilasko jokoa, Umeen ekitaldiak, Txupinazoa

Larraul 2010-08-13 17:34:57
Herenegun Larrauldar bat hil Zizurkilen izandako traktore istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakitera eman duenez, lanean ari zela, ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, 35 metroko malda batean behera erori zen. Zituen zauri larriak zirela eta, bertaratutako osasun zerbitzuak bizia salbatzeko ezer egiteko aukerarik ez zuten izan. DVk jakitera eman duenez, hildakoa Jose Javier Cortajarena da, Abeletxe baserrikoa. 63 urte zituen. Bere aldeko hileta elizkizunak atzo arratsaldean egin ziren Larraulgo San Esteban elizan. 
Urnieta 2010-08-13 00:06:51

Larunbatean hasiko da Donostiako Aste Nagusia, eta Gara­yar au­tobus zerbitzuak autobus be­reziak jarri ditu festak iraungo duen asterako. Donostiatik Urnietara: gaueko 02:30ak arte, 15 minuturo izango da autobusa. Ordu horretatik aurrera ordubetero, goizeko 06:30ak arte. Urnietatik Donostiara: gaueko 02:00ak arte ordu laurdenero izango da autobus zer­bi­tzua. Eta goizeko 06:00ak arte ordubetero. Amabirjin bezperan eta egunean bertan (abuztuak 14 eta 15) zerbitzua zabalagoa izango da. Orduerdiro izango baitira autobusak, gau osoan zehar, bi norabideetan.

Urnieta 2010-08-12 23:39:28

2010.VII.16. Ezker Abertzaleari, Ezker Batuari eta Alternatibari San Marko mankomunitatean zuten gehiengoa kentzeko asmoa agertu zuten PSE-EEk eta EAJk, eta San Markon zuen ordezkaritza aldatzea proposatu zuten uztailean erresgistratutako mozio baten bidez. Gauzak horrela, gaur eguerdian burututako ez ohiko batzarraldian, espero bezala, Ezker Abertzaleko zinegotzi bat kendu (Iñaki Mendizabal), eta zinegotzi horren ordez EAJko bat jarri dute (Miren Martiarena) EAJ eta PSEren aldeko botoekin (13tik 7 boto) eta UDA, Ezker Abertzalea eta Herrigintzaren aurkako botoekin. Batzarraldian izan dira Hernani, Usurbil eta Oiartzungo alkateak (atez-ateko zabor bilketa martxan duten hiru herriak). 

Eskualdea 2010-08-11 23:34:55
Igandean egin zen Bizkaiako Sodupe herrian Eretzako igoeraren III. edizioa. 10.400 metroko ibilbide malkartsuan Walter Becerra, Sestaoko lasterkari ezaguna izan zen azkarrena gizonen kategorian eta Yolanda Gurendez gasteiztarra emakumeetan. Eskualdeko atleta batzuk ere izan ziren bertan, hona hemen sailkapenak:
Eskualdea 2010-08-09 12:50:22
Atzo igandearekin egin zen Adunako jaietako krosa. Eguraldi ederrarekin 4.800 metroko ibilbidean Unai Señoran Irurarra izan zen azkarrena 14:20ko denbora eginda. Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen onena emakumeen kategorian. Eskualdeko lasterkari ugari izan zen bertan, hona hemen sailkapenak:
Urnieta 2010-08-07 12:16:00
Irailaren 12an, igandearekin, egingo da Urnietako Herri Bira lasterketaren edizio berri bat. Ibilbideak 9,5 km. izango ditu, ia maldarik gabekoak. Izen emate epea jadanik zabalik dago interneteko http://www.herrikrossa.com/ atarian eta  Urnietako Udal Kirol Instalazioetan (UKI) edo LAISTER Kirolak dendan. Izen emateak 8 euro balio du aurretik eginez gero, eta 12 euro lasterketaren egunean eginda. Informazio gehiago 943 00 83 28 telefonoan (Udal-kiroldegia)
Urnieta 2010-08-07 11:56:50

Iñaki Aranzadi Urnietako erretoreak 25 urte egingo ditu aurten apaiz jardunean Urnietan. Urteurren horren harira, omenaldia eskainiko zaio irailaren 19an. Honako ekitaldiak antolatu dira: 10:00etan kanpaiak joko dira; 10:30ean, kalejira Txanbolin txistu bandaren eskutik; 11:00etan meza nagusia; 12:00etan diaporama Sanmiel elizan; 13:30ean herri bazkaria Egape ikastolako aterpean. Bazkarian parte hartzeko 30 euroko diru sarrera egin behar da irailaren 6a baino lehen ondorengo konturen batean:
EUSKADIKO KUTXA (Caja Laborala): 30350148151481036179
GIPUZKOA  KUTXA: 21010068780127483121

Urnieta 2010-08-07 11:56:05
Pasa zen larunbatean Huescan zauritutako Jose Luis Salas mendizale urnietarrari ostegun arratsaldean egin zioten ebakuntza Donostiako Poliklinikan. Tibia eta peronean dituen hausturak osatzeko egin zitzaion ebakuntza espero bezala joan zela adierazi zuen sendagileak eta egun gutxi barru oinez ibiltzen hasteko moduan izango dela. Guztiz osatzeko sei hilabete inguru beharko dituela ere adierazi zuen.
Guztira 4185 berri: 21-tik 4205-ra, 30 berri erakusten dira
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 | 41 | 42 | 43 | 44 | 45 | 46 | 47 | 48 | 49 | 50 | 51 | 52 | 53 | 54 | 55 | 56 | 57 | 58 | 59 | 60 | 61 | 62 | 63 | 64 | 65 | 66 | 67 | 68 | 69 | 70 | 71 | 72 | 73 | 74 | 75 | 76 | 77 | 78 | 79 | 80 | 81 | 82 | 83 | 84 | 85 | 86 | 87 | 88 | 89 | 90 | 91 | 92 | 93 | 94 | 95 | 96 | 97 | 98 | 99 | 100 | 101 | 102 | 103 | 104 | 105 | 106 | 107 | 108 | 109 | 110 | 111 | 112 | 113 | 114 | 115 | 116 | 117 | 118 | 119 | 120 | 121 | 122 | 123 | 124 | 125 | 126 | 127 | 128 | 129 | 130 | 131 | 132 | 133 | 134 | 135 | 136 | 137 | 138 | 139 | 140 |
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
INKESTA
Aiurri astekarian zer duzu gogokoen?
Aiurri astekarian zer sakonduko zenuke?
Aiurri astekariaren diseinua gustoko duzu?
Aiurri hamaboskariaren diseinu berria gogoko duzu?
Beterri-Aiztondoko Aiurri hamaboskariak itxura eta mamia berrituko du egun hauetan. Lehen irakurtaldian iritzia ematera ausartuko zinateke?
Lapurretak eta segurtasuna Urnietan

Azken aldi honetan lapurreta ugari izan da taberna eta merkatalgune ezberdinetan. Segurtasun ezarekin kezkatuta bizi al zara Urnietan?

Zabor bilketa Urnietan, zer nahiago duzu?
Herri galdeketa egin da Usurbilen. Urnietan ere adi-adi jarraitzen ari dira prozesu osoa. Zein zabor bilketa nahiago duzu Urnietan?
Zumea plazako eskultura
Galdera: Zumea plazatik kendu eta gero, Andoaingo beste kokagune batean jartzearen alde zaude?

© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com