Urnieta 2010-09-08 10:26:28

Gaur eguerdian egin da Urnietako futbol zelaian Ricard eta Begiristainen ohoretan egiten den memorialaren edizio berri bat. Urtero bezala, bertan izan dira jubenil mailako Hernani, Urnieta eta Lasarteko Ostadar taldeak. Emaitzak honakoak izan dira: Hernani 1 - Urnieta 0; Hernani 3 - Ostadar 0; eta Urnieta 2 (Zinku, Josu) Ostadar 0. Emaitza hauen ondorioz, honela geratu da sailkapena: 1. Hernani 6 puntu; 2. Urnieta 3 puntu; eta 3. Ostadar 0 puntu. Jokalari onenaren saria, Urnieta taldeko Goikok jaso du. Sari banaketa ekitaldian Ricardo Fernandez (Ricard) zenaren alargunak eta Joxe Manuel Begiristain zenaren arrebak lore sorta bana jaso dute. Torneoko hirugarren partida, Perez Lasa 1. mailako arbitro andoaindarrak epaitu du.

Argazkiak

Urnieta 2010-09-08 08:52:23
Herritarrek kristalezko edo plastikozko ontzietan gorde beharko dute olioa, eta nahi dutenean utzi edukiontzietan.
Urnietarrek etxean erabilitako olioa uzteko erraztasun handiagoa izango dute aurrerantzean. Udalak lau edukiontzi banatu ditu herrian barrena, eta herritarrek nahi edo ahal dutenean utzi ahal izango dute olio hori edukiontzi horietan, kristalezko edo plastikozko potoetan. Edukiontzi berriak Geltoki eta San Juan kaleetan, Etxeberri plazan eta kiroldegitik gertu daude.
Orain arte kamioi bat bertaratzen zen Urnietara astean behin olioa biltzera. Goizetan plazan egoten zen, eta arratsaldean Idiazabal kaleko autobus geltokian. Hori zen erabilitako olioa uzteko aukera bakarra, baina aurrerantzean ez da egun edo ordu mugarik egongo. Kamioi horrek, olioaz gain, lanparak, pintura eta antzekoak ere jasotzen ditu, eta Urnietan Garbigunea abian jarri bitartean, hala egiten jarraituko aurrerantzean ere.
Villabona 2010-09-07 19:25:55
Zabalik da Villabonako Helduen Hezkuntza Iraunkorrean (HHI) 2010-2011 ikasturtean izena emateko epea. Urtero legez, aukera zabala da: DBHko graduatua, hizkuntzak (euskara, ingelesa, frantsesa), memoria lantzeko ikastaroa, informatika hastapenak, unibertsitateko sarrera 25 urtetik gorakoentzat, unibertsitateko sarrera 45 urtetik gorakoentzat, goi mailako zikloetarako parte komuna, etorkinentzako gaztelaniazko ikastaroak, oinarrizko ezagueretan sakontzea, geografia modulua, ortografia modulua, literatura eta idazketa modulua, artearen historiaren modulua, psikologia hastapenak... Izen ematea: 943 690 312 / http://epavillabona.spaces.live.com / 012648ac@hezkuntza.net.
Zizurkil 2010-09-07 19:15:20
Zizurkilgo plaza prest dago bihartik aurrera herriko festei hasiera emateko. Igandera arte luzatuko diren festetako ekintza gehienak plazaren erdi-erdian altxatu duten karpan burutuko dira. Biharko egitaraua:
Villabona 2010-09-07 18:10:39
Ustez Hamar eta hamaika urteko bi neskatori sexu erasoa egiteagatik, 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuten igandean Villabonan. Goxoki denda batera zihoazenean egin zien eraso bi neskei. Antza denez, gizonezkoa biziketaz hurbildu zitzaien eta nesketako bat bularrean ukitu zuen. Neskak goxoki dendara sartu, eta gizonezkoak atzetik jarraitu zien, berriz ere ukitzen saiatuz. Dendatik korrika atera eta gurasoak zeuden tokiraino gerturatu ziren gaztetxoak, gertatutakoa azalduz. Ertzaintzari deitu eta inguruan bertan harrapatu zuten gizonezkoa. Adingabekoei sexu erasoa egitea egozten diote 42 urteko gizonari. 
Zizurkil 2010-09-07 10:52:07
Hasiera batean irailaren 26rako iragarri bazen ere, astebete lehenago, irailaren 19an egingo da Zizurkilgo IX. zaldi lasterketa. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera ikuskizunari, udaletxe ondoko belazean.
Urnieta 2010-09-07 09:37:22

9,5 kilometroko lasterketa igande honetan burutuko da Urnietako herrigunean goizeko hamaiketan hasita.

Izen-ematea zabalik: herrikrossa.com webgunean, herriko Udal kirol instalazioetan eta Laister Kirolak dendan. Prezioa: 8 euro aurretik eginez gero, eta 15 euro egunean bertan.
Informazio gehiago: 943 00 83 28.

Iaz, 158 lasterkarik parte hartu zuen eta irabazleak Ibai Alba (Hernani, 30:33) eta Edurne Viñas (Oiartzun, 36:23) izan ziren.

Urnieta 2010-09-07 08:43:29

Irailaren 6an amaitu zen irailaren 19ko omenaldi-bazkarian izena emateko epea eta atnolatzaileek aditzera eman dutenez, 200 lagunetik gora bilduko dira. Goizeko 10:00etan kanpai errepikarekin hasiera emango zaio omenaldiari. Eta jarraian kalejira, meza eta herri bazkaria.

Hogeita bost urte bete dira Iñaki Aranzadi apaiza Hernaniko parrokia utzita Urnietara etorri zela.

Urnieta 2010-09-07 08:33:35
Aurreko larunbat arratsaldean Urnietako elastikoa ordezkatuko duten 7 talderen aurkezpena egin zen. Denera, 133 jokalari. Ostiral honetan Aiurri astekarian taldeak banan bana eta Ismael Hernandez elkarteko lehendakariari elkarrizketa.
Villabona 2010-09-06 11:53:41
Gaur goizean zabaldu da Villabonako Udalean euskara ikasteko izena emateko epea. Hilaren 24ra arte luzatuko da izen-ematea Villabonako Euskara Zerbitzuan. Antolatzaileek adierazi dutenez, talde homogeneoak sortuz gero, ikastaroak Zizurkilen eta Villabonan bertan antolatuko lirateke, ikasleek inora joan behar ez izateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura jo daiteke edota 943 693 501 telefono zenbakira deitu, 09:30etatik 14:00ak arte.
Zizurkil 2010-09-06 08:51:58
Irailaren 8an, Patrikanzulo koadrilako kideak izango da jaiak iragartzeko txupinazoa botako dutenak, Txoritxoak koadrilako gaztetxoak laguntzaile dituztela.
Zizurkil 2010-09-06 08:50:00
Andoni Usandizaga eta Xabat Oiartzabal zizurkildarrek Kaixo tabernaren ardura hartu zuten joan zen uztailean. Hasiera batean, Elbarrenako jaiak amaitu arte arituko dira bertan lanean.
Zizurkil 2010-09-06 08:48:50
Irailaren 8tik 12ra:
Eskualdea 2010-09-05 18:08:59
Gaur eguerdian egin da Beasainen Usurbeko Igoera mendi lasterketaren VI. edizioa. Eguraldi bikainarekin 57 lasterkari helmugara iritsi dira 4700 metroko ibilbidea osatuta. Irabazlea, Oier Ariznabarreta durangarra izan da 21:51ko denbora eginda. Emakumeen kategorian, Nerea Amilibia Aiarra izan da azkarrena, 26:32ko denborarekin. Eskualdeko hainbat lasterkari izan da Beasainen, hona hemen sailkapenak:
Andoain 2010-09-03 15:15:14

Denen gogora egindako egitaraua prestatu du auzotarrek osatutako festa batzordeak. Jose Luis Barberena Andoaingo Txirrindulari eskolako kideak jasoko du Sorabillako auzotarrek Andoaingo herritar edo talde bati urtero eskaintzen dioten omenaldia. Barberenak Juantxo Arregiren lekukoa hartuko du omenduen zerrendan.

Irailaren 3tk 8ra. Egitarau osoa:

Urnieta 2010-09-03 14:18:08
Iñaki Aranzadi Urnietako erretoreak hogeita bost urte egingo ditu aurten apaiz jardunean Urnietan. Urteurren horren harira, omenaldia eskainiko zaio irailaren 19an. Herritar taldea uda osoan buru-belarri dabil omenaldiaren antolaketan. Ez dira Aranzadiri esker ona adieraziko dioten bakarrak izango, hainbat instituzio eta herriko talde ere omenaldiarekin bat agertu baitira.
Villabona 2010-09-03 09:38:26
Atzo arratsaldean txiki geratu zen Amasako San Martin eliza nahiz elizaren kanpoaldea Josune Arretxe amasar gazteari agur esateko. Gazte zein heldu, ehundaka lagun gerturatu zen Amasara. Elizkizunaren ondoren, Amasako gazteak zain ziren elizaren atarian, pasabidean ezpatekin arkua eginez. Amasako lau gaztek aurreskua dantzatu eta gero, ikurrinez bete zen hilerrirainoko bidea. Hantxe hilobiratu zuten bizitza motza baina oparoa izandako amasarra.
Villabona 2010-09-02 15:26:45

Gaur arratsaldeko 19:00etan izango dira Josune Arretxe Zugarramurdi zinegotzi gaztea agurtzeko elizkizunak Amasako San Martin elizan.

Berriki igarotako uztailaren 31n egin zuen azken agerpen publikoa Remi Ayestaran Udal kidearen urteurreneko ekitaldian. Joan zen urriaren 10ean, Remi Ayestarani egin zitzaion omenaldi herrikoian ere hitza hartu zuen Udal taldearen izenean:

Andoain 2010-09-02 09:16:58
Uztailaren 22tik aurrera, Andoainek badu Santio Bidea egiten ari diren erromesek atseden hartzeko aterpetxea. Udan zehar, hamabost lagunek egin du lo bertan.
Zizurkil 2010-09-02 09:05:09
Argentinako La Plata unibertsitatean euskara irakastera joan zen Maialen Azkue gazte zizurkildarra iaz. Bederatzi hilabetez lanean aritu ondoren, Argentina eta Boliviako hainbat txoko ezagutzeko tartea hartu zuen. Ekainean itzuli zen etxera.
Guztira 4185 berri: 1-tik 20-ra, 20 berri erakusten dira
12345678910
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com