Eskualdea 2010-12-04 11:00:23
Oialume dantzalekua berriro zabalik
Hernani eta Astigarraga artean dagoen Oialume dantzalekua zabalduko dute igandean, ia bi urtez itxita egon ondoren. 19:00etatik aurrera Abibarekin diskofesta izango da lehengo ordutegi zaharrean. Gabonetan ere zabalik izango da. Eskualdeko gazteek euskal giroko biltoki honetara joateko joera handia zuten eta pozik hartu dute albistea.