Urnieta 2010-03-12 08:08:29
XIV. Urnieta-Adarra-Urnieta lasterketan parte hartzeko izen emate epea zabalik
Martxoaren 28an goizeko 11etan abiatuko da Urnietako San Juan plazatik XIV. Urnieta-Adarra-Urnieta mendi lasterketa. Lasterketak 13 kilometroko luzera du eta 750 metroko desnibela. Izena emateko epea zabalik da internet bidez: www.herrikrossa webgunean. 10 euro ordaindu beharko da, eta 20 euro egunean bertan San Juan plazan eginez gero. Sariak honakoak izango dira:

Lehen lau sailkatuak, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, diru saria izango dute: 300 euro, 150 euro, 100 euro eta 50 euro. Baita ere, saria izango dute lehenengo bi urnietarrak: 100 euro eta 50 euro. Gainera, Ionut Zinca errumaniarrak gizonezkoetan (0:58:37) eta Marta Vidal-ek emakumezkoetan (1:16:22) jarritako marka hobetzen duenarentazko 300 euroko sari berezia izango da.

Antolakuntzak, iazko 198 parte hartzaileen kopurua ikusirik, aurtengoan 200eko muga gainditzea espero dute.

Bidali lagun bati
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com