Urnieta 2010-02-05 08:58:14
Lupe Martiarena Denda Berriko buruzagi berria da
Aurreko larunbatean Eguneko egoitzan egin zen ez ohiko batzarraldian Lupe Martiarena izendatu zuten lehendakari berria. Martiarenak Maritxu Rekondoren lekukoa hartuko du. Lehendakari berriarekin talde eragile osoa berrituko da.
Rosa Gonzalez izango da idazkaria eta Joaquin Jiménez, berriz, diruzaina. Gainerako juntakideak, hauexek dira: Jose Luis Lopez-Vailo, Juan Peñagarikano, Estrella Souto, Leo Alonso, Antonio Santana.
Aktan ere jasota geratu zen Juan Robles eta Maite Roman aurreko batzorde eragileko juntakideek laguntzen jarraitzeko konpromisoa adierazi zutela. Izan ere, batzarraldian lehendakariaren eta juntakide guztien karguak berritu ziren.
Astelehen arratsaldean eguneko egoitzaren goiko bulegoetan bilduta egon ziren Maritxu Rekondo eta Lupe Martiarena. Haiekin batera elkarteko beste bi kide zeuden.