Urnieta 2010-02-04 16:27:19
Erreketa Idiazabal kalean
Igande goizeko seiak laurden gutxi aldera sute batek bi auto kiskalita utzi zituen Urnietako Idiazabal kalean, Euskadiko Kutxa eta Iparralde tabernaren artean. Dirudienez, parrandan zebilen gazte talde batek bertan aparkatuta zegoen gidatzeko baimenik behar ez duen auto txiki bat irauli zuenean piztu zen sutea. Ondorioz auto hori eta ondoan aparkatuta zegoena erabat kixkalita geratu ziren. Udaltzaingoa eta Ertzaintza berehala bertaratu ziren eta jarraian aparkatuta zegoen autoa lekutik kentzea lortu zuten. Horrela, izugarrizko sutea izan zitekeena bi autotara bakarrik mugatu zen.
Errepidea moztu behar izan zuten suteak iraun bitartean.

Bigarren erreketa urtarrilean
Hamabost egun atzera, geltokiko aparkalekuan bi ibilgailu kiskalita geratu ziren, orduan ere Ertzaintzak ikerketa jarri zuen abian.
Bidali lagun bati
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com