Zizurkil 2012-05-17 17:50:58
Zizurkilgo festa batzordea festetako kartel eta egitarau liburuxketan portada moduan erabiliko den marrazki edo diseinuaren bila dabil eta horretarako, lehiaketa jarri dute abian. Bertan edozeinek parte har dezake, baina baldintza batzuk bete beharko dira:

-Lana DIN A4 tamainan aurkeztu beharko da.

-“Zizurkilgo jaiak 2012. Irailak 5-6-7-8-9” testua eraman beharko du.

Lan guztiak ekainaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko dira Udal bulegoetan, Aurrera plaza 3 helbidean, edo liburutegian. Lan irabazleak 175€-ko saria jasoko du.
Asteasu 2012-05-17 17:04:18

Azken hilabeteotan guztion ahotan dabilen krisialdia eta murrizketak gaitzat hartuta, lip dub-a egin dute Asteasuko Pello Errota ikastetxeko hirugarren zikloko ikasleek.

Lip dub-a ikusi

Andoain 2012-05-17 16:48:17

Datorren astetik aurrera, 2012-2013. ikasturterako ate irekiera jardunaldiak eta matrikulazio egunak.

Infomazioa:

Villabona 2012-05-17 14:28:31
Vicente Ameztoy hil zela hamar urte bete ziren iaz eta urteurren hori gogoan, margolari ospetsuaren inguruko ekitaldiak antolatu ditu Villabonako Udalak. Senitartekoak izan dituzte bidelagun herriko artista gogoan izateko ekimenean.
Villabona 2012-05-17 14:23:04
Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren eta 111 Akademia literaturzaleen taldearen eskutik, Beterriko Liburua sariaren XVI. edizioa izan zen maiatzaren 10ean Amasako kultur etxean.
Asteasu 2012-05-17 14:20:41
Maiatzaren 20an Asteasu Euskal Dantzen barruan murgilduko da, eskualdeko dantza taldeak ere bertan izango dira.
Andoain 2012-05-17 13:47:03

Larunbatean Herrira mugimenduak egin duen deialdia dela eta, Andoaingo Hamaikabat! alderdiak ezker abertzalearen eta alkatearen jarrera kritikatu ditu.

Gutuna:

Andoain 2012-05-17 13:42:51
Dagoeneko Udalekuetan izena emateko epea zabalik da. Haurren gurasoek eskaera Gazte Informazio Puntuan egin beharko dute maiatzaren 29a baino lehen.
Andoain 2012-05-17 13:41:12

Andoainen elkarte gastronomikoen arteko harreman ona azken urteetan areagotu egin da. Larunbatean denek elkarrekin ospakizuna egingo dute. Hamar elkartek egin dute bat ekimenarekin: Peña Santa Krutz, Zumeatarra, Ontza, Batzokia, Irunberri, Kotoi, Karrika, Errekaburu, Hogar Extremeño eta Andoaindarra.

Elkarrizketa eta egitaraua:

Andoain 2012-05-17 13:36:50

Andoaingo ESCIVI zine eta bideo eskolak Andoaingo kultur taldeei ahotsa emango die hurrengo astean. Unai Cuadrado, Carol Marin eta Liher Ruiz antolatzaileak gogor aritu dira prestaketa lanetan.

Elkarrizketa eta egitaraua:

AGENDA
ZORION AGURRAK
  • ZORIONAK LOURDES!
    Zorionak Lourdes!! Gertu ta urruti dauden etxekoen partez!! Muxu haundi bat Moko!
  • ZORIONAK IRATI
    Irati Aginagak 7 urte beteko ditu maiatzaren 18an. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen eta familiaren partetik.
  • ONGI ETORRI ETA ZORIONAK
    Apirilaren 19an Oier jaio zen. Ongi etorri pottoko! Bere osaba Asierrek apirilaren 30an bere urtebetetzea ospatu zuen. Zorionak! Bi muxu handi. Etxekoak.
  • ZORIONAK NAHIKARI
    Nahikari, Zorionak guapa! Maiatzaren 19an 15 urte bete dituzulako! muxu asko, gurasoen eta Eñauten partetik. Ondo pasa.
  • ZORIONAK IKERNE
    Ikerne Fuentesek 8 urte beteko ditu maiatzaren 20an.Zorionak aita, ama, Ariñe eta famili guztiaren partetik.
  • ZORIONAK SAAD
    Saâd gazteak maiatzaren 13an hamalau urte bete zituen. Zorionak eta ondo pasa! Etxekoak.
  • ZORIONAK GORKA
    Gorkak 3 urte beteko ditu maiatzaren 22an. Ondo pasa potxolo eta txokolatezko muxutxoak etxekoen partetik.
  • ZORIONAK LIDE
    Lide Igarategik maiatzaren 25ean 6 urte beteko ditu. Zorionak eta muxu handi bat etxeko guztion partez maitea. Ondo pasa zure egunean. Aita, ama eta Maialen.
  • ZORIONAK INAR
    Zorionak Inar! Maiatzaren 25ean urtetxo 1 beteko duzulako. Orain arte bezain maitagarria izaten jarraitu, muxuak etxekoak.
  • ZORIONAK
    Julen Riverok urte txiki pottolo bat beteko du maiatzaren 28an. Zorionak eta ondo pasa etxekoen partez eta Izarneren partez.
  • ZORIONAK ASIER
    Asierrek datorren 28an 4 urte beteko ditu. Zorionak gure txapeldunari Nahia, June, aitona eta amamaren partez.
  • ZORIONAK
    Maiatzaren 29an neska jator honek 8 urte beteko ditu, beraz zorionak printzesa eta earki ospatuko dugu etxeko guztiak.
    Asteasu / Añorga
  • ZORIONAK ELENE
    Elene Lizarribarrek 3 urte beteko ditu maiatzaren 30ean. Ondo pasa, etxekoak.
  • ZORIONAK IZARO
    Izaro Irazu Romanek maiatzaren 30ean 5 urte beteko ditu. Ondo-ondo pasa zure egunean, muxuak, etxekoak.
  • ZORIONAK!!
    Zure bizitzan agertzen zaizkizun erronka guztiei aurre egiteko duzun barne indarragatik, zorionak eta segi aurrera! Zure plazako lagunak
  • ONGI ETORRI ETA ZORIONAK
    Izadi Raya Etxanizek 3 urte egin zituen maiatzaren 11n eta apirilaren 28an bere anaia Enetz jaio zen. Muxu potoloak biontzako!!!
  • Zorionak Mikel!
    Abenduaren 3an, Mikel zure urtebetetze eguna da. Espero dut oso ondo pasatzea zure lagunekin eta familiarekin. Muxu hadi bat zuretzat!
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
INKESTA
Aiurri astekarian zer duzu gogokoen?
Aiurri astekarian zer sakonduko zenuke?
Zumea plazako eskultura
Galdera: Zumea plazatik kendu eta gero, Andoaingo beste kokagune batean jartzearen alde zaude?

Azpikolako harrobia
Azpikolako harrobia irekitzea aztertzen ari da Andoaingo Udala. Ados al zaude?
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com